Kaixo!

Ongi etorri gure blogera

viernes, 26 de febrero de 2016

SASTARRAIN BASERRI ESKOLA

 

Otsailaren 22an eta 23an, Zestora joan ginen Sastarrain baserri eskolara. Ekainberriko kobazuloen aurretik pasa ondoren ailegatu ginen leku zoragarri honetara.

Zenbat gauza egin genuen! Arratsalderako 6etarako leher eginda geunden! Asterix eta Obelix ponyak orraztu genituen eta haien gainean trostaka ibili ginen. Txerriak, txahalak, arkume eta ardiak, katutxoak eta zaldi dotoreak ikusi genituen haien ikuiluetan.

Bitartean, beste taldekoek etxeko ogia egin zuten, sua pistuz eta guztiz! Nola handitu zen legamiari esker! Bai puxka goxoa eraman genuena etxera!

Onena izan zen gaua diskotekarekin eta literetan lo egiteko aukera izatea lagunen ondoan! Hau bai esperientzia polita bizi duguna.